XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2ampdeg; Iragan-aldia (1953-58).

1. Aldi labur honetan, USA-k defizitgoa, eta Europak soberagoa ukan zuten.

Baina, bata eta bestea jasankorrak izan ziren.

USA-ren altxorra, artean, aberatsa bait zen.

Europarentzat, berriz, soberagoa onurakor etorri zen, bere dirugordailuak berritzeko.

1957an, ordea, lehertzen da, Suez-eko hauzia.

Europa, petroleoa dolarretan ordaindu beharrean aurkitzen da.

Halaz guztiz ere, 1958ko urtean, Europak bere Pagamenduen Balantza hartzekodun burutzen du; USA-k, aldiz, defizit handienekin: 3.700 miloi dolarrakoarrekin, hain zuzen.

2. Iragan aldi honetan, gainontzean, orekarik ez zuten galdu, oro har, nazioarteko finantzek.

Europako produkzioa, bidenabar, abiadura irmoan goratu zen.

Kapital eginkorraren metatze bizkorrak ez zuen gehiegizko inflaziorik sortu, Frantziaz landara.

Bestalde, esan daiteke, Europa guztiak dirukapital ugari bereganatu zuela zenbait etorbidetatik: atzerriratuak zeuden kapitalak itzuli egin ziren, USA-k zenbait prestamen eta mailegu egin zioen, USA-ko Gobernuaren diru-laguntzak oraino bazetozten.

3. USA-ko ekonomia, bere baitan eta mugaz barnera, hasia zen zenbait makurgune agertzen.

Hazkundea ez zihoan geldiune nahiz atzerapenik gabe.

Horrela, jakina, ez zegoen hazkunde-ahalgo guztiez baliatzerik.